"Hau salatzekoa da"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko abu. 8a, 08:44
Perez Arregi plazaren ondoko edukiontzien kanpoaldea.

Herritar batek kexa bidali du Uztarriaren erredakziora, Perez Arregi plazako hondakinen edukiontzien kanpoaldean hainbat barazki poto daudelako utzita.

Herritar batek kexa agertuz Perez Arregi plazaren ondoan dauden hondakinen edukiontzien kanpoaldeko irudiak bidali ditu Uztarriaren erredakziora. Hainbat jaki poto ikus daitezke edukiontzien kanpoaldean, lurrean utzita, baita hainbat zorro ere. Hala dio kexa bidali duen herritarrak: "Poto horiek guztiek 2026ko iraungitze data dute. Esango nuke elikagai bankuan banatuak-edo direla, eta erabat salagarria iruditzen zait edukiontzien kanpoan horrela utzi izana".