"Kartela kartel..."

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko uzt. 18a, 08:26

Txakur jabeei arauak betearaztea gogoratzeko karteletako baten ia ondoan txakur gorotzak zelaian ikus daitezke Uztarriara bidali duten argazki honetan.

"Jaso gorotzak. Lotuta eraman. Azpeitia txukun". Mezu horiek irakur daitezke Azpeitiko Udalak herriko hainbat belarditan jarrita dituen karteltxoetan. Horietako bat ikusten da herritar batek Uztarriara bidali duen argazkian; eta karteletik metro gutxira, belardi berean, txakur gorotzak. "Kartela kartel...", dio argazki egileak, zenbait txakur jaberen arduragabekeria nabarmentzeko.

Soreasun hartuta dago argazkia, parrokiaren atzeko horma inguratzen duen belar zatian.