Atzo goizean, Goenan

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko uzt. 17a, 09:04
Atzo goizean Goenan ateratako argazkia.

Afari hondarrak eta hondakinak mahai gainean eta bueltan, bere horretan utzita. Horrela aurkitu zituen argazkia Uztarriara bidali duen herritarrak Goenan, atzo goizean.

Goenako parkean erabiltzaile batzuek uzten duten hondakin arrastoaren beste adibide batekin egin zuen topo atzo goizean argazki hau eta utzikeriaren salaketa Uztarriari helarazi dizkion herritarrak: zelaiko mahaietako bat bezperako afariaren hondarrekin eta hondakinez beteta, erosketarako poltsa handi bat ere bai, eta mahai bueltan hondakin gehiago, belarretan.