"Zabortegia dirudi"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko uzt. 12a, 13:34

Antzibarrenako industriagunean pilatutako denetariko hondakinen multzo baten argazkiak bidali ditu herritar batek Uztarriara. Landetan antzeko pilaketak "askotan" gertatzen direla dio, nahiz eta "aspaldi ez" egokitu halakorik ikustea.

Landetako industria eremuetan zabor pilaketak behin baino gehiagotan salatu izan dituzte herritarrek, eta bazter batean edozein modutan utzitako hondakin multzo horietako beste bat salatu nahi izan du herritar batek, Uztarriara argazki hauek bidalita.

"Zabortegia dirudi", dio herritarrak, Antzibarrenako industriagunean Ibaiederren ondotik doan kaleetako batean espaloia eta aparkalekuak okupatuz ageri den hondakin pilaz ari dela. Elektrogailuak, paletak, kartoiak, butano bonbona bat... Landetan antzeko pilaketak "askotan" gertatzen direla dio kexa Uztarriara igorri duen herritarrak, nahiz eta "aspaldi ez" zitzaion egokitu halakorik ikustea.