"Iraurgiko partxisa errespetatu"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko eka. 23a, 09:37
Iraurgi Ikastetxean marraztu duten partxisaren irudi bat. (Iraurgi Ikastetxea)

Iraurgi Ikastetxeko hainbat ikaslek partxis erraldoi bat marraztu dute Betharrametako eraikineko atarian, eta zentroko hainbat irakasle kexu agertu dira asteburuan auto baten derrapatze marka zuelako. Partxisa errespetatzeko eskatu dute.

Partxis erraldoi bat marraztu dute Iraurgi Ikastetxeko hainbat ikaslek Betharrametako eraikineko atarian, eta Iraurgiko hainbat irakaslek jakinarazi dutenez, auto baten derrapatze markak agertu dira partxisean joan den asteburuaren ostean. "Herritar guztientzat" egindako partxisa dela nabarmendu dute, eta hura errespetatzeko eskatu. Hona hemen Uztarriara bidali duten testua:

"Lurrean margotutako partxis erraldoi bat egin dute Iraurgi Ikastetxeko ikasleek herritarrentzat. DBH1eko hainbat ikasle margoketa lanetan egon dira Pablo VI auzunearen ondoko eskolako patioan, eta gune hau asteburuetan herritarrentzat irekita egoten denez, herriko ume zein gaztetxoek bertan jolasteko aukera dute. Partxisa erraldoia da eta piezak umeak beraiek izateko dago pentsatuta. Ea ilusio osoz egindako artelan hau disfrutatzen eta errespetatzen dugun, guztiona da eta!"