Done Jakue kaleko parkea, "egoera txarrean"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko eka. 6a, 11:45

Herritar batek jakinarazi duenez, norbaitek edukiontzien kanpoan utzi ditu hondakinak. Gainera, parkeko lurzorua apurtuta dagoela adierazi du, eta "konpontzeko beharrean" dagoela. 

Herritar batek Done Jakue kaleko parkean ateratako argazkiak dira honako hauek. Hark salatu duenez, "egoera txarrean" dago jolasleku hori. Batetik, hondakinak norbaitek edukiontzien kanpoan utzi dituela jakinarazi du, eta erantsi du ez dela "batere kostatzen" horiek barrura sartzea. Horrez gain, parkeko lurzorua apurtuta dagoela adierazi du, eta "konpontzeko beharrean" dagoela.