Oñatz eta Loiola arteko mendi bideak badu "garbitzeko premia"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko mai. 30a, 09:28
Oñatz eta Loiola arteko mendi bidearen egoera.

"Ez dakit norena den ardura, baina pena da halako bide polita egoera horretan izatea", esan du Uztarriaren erredakziora kexa bidali duen irakurleak. Oñatz eta Loiola arteko mendi bideaz ari da, landareek estali duten bideaz.

Oñaztik Loiola aldera doan mendi bideak "garbitzeko premia" duela eta, argazkia bidali du irakurle batek Uztarriaren erredakziora. Hala dio: "Ez dakit norena den ardura, baina pena da halako bide polita egoera horretan izatea. Landareek hartua dute bidea, eta ez dago pasabiderik. Beharbada ez da jende asko ibiliko bide horretatik, baina seinaleztatuta dago, eta garbitzeak merezi duela uste dut".