Olazko Amaren Plaza eta Etxe Alai arteko igogailua, "txerri eginda"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko mai. 2a, 15:51

Herritar batek salatu duenez, "listua eta bestelako zikinkeriak" aurkitu izan ditu igogailuan, baita jendearen "oka" ere. Gainera, askotan igogailua matxuratuta egoten dela adierazi du.

Herritar batek salatu duenez, Olazko Amaren Plaza eta Etxe Alai auzoa lotzen dituen igogailua "txerri eginda" egoten da askotan. Honako argazki hauek bidali ditu herritarrak Uztarriara, eta esan duenez, "listua eta bestelako zikinkeriak" aurkitu izan ditu igogailuan, baita jendearen "oka" ere. Gainera, askotan igogailua matxuratuta egoten dela adierazi du. Haren arabera, herritarren beharrei erantzuteko tresna bat da igogailua, eta hura zaintzea "denen ardura" dela gogorarazi du.