Txori habia, leku bitxian

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko api. 29a, 16:10

Etxepeko leiho batetik kanpora begira jarri denean, txori batek habia egin duela konturatu da herritar bat. Honako argazki hauek bidali ditu Uztarriara. 

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Hark azaldu duenez, batere espero gabe, etxepeko leiho batetik kanpora begira jarri denean, txori batek habia egin duela konturatu da. Ezin izan du gehiegi hurbildu argazkia ateratzera, hegaztia uxatzeko beldurrez. Gris kolorekoa da txoria, eta kumeak, berriz, beltzak. Ondo begiratu ostean, irudikoak zozoak direla baieztatu du herritarrak.