Zozo habia Errebaleko farolean

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko api. 27a, 12:50
Zozo habia, Bustinzuriko Errebaleko faroletako batean.

"Ikaragarrizko lana egin dute, natura ikaragarria da", dio argazkia Uztarriara bidali duen herritarrak.

Zozo pare baten joan-etorriei so dabil zenbait herritar azken egunetan Bustinzuriko Errebalean. Txoriak irudian ikus daitekeen habia ari dira osatzen arraindegiaren ondoko kaleko farolean, eta argazkia bidali duen herritarraren arabera, badira bi aste lan horretan ari direla. "Ikaragarrizko lana egin dute, natura ikaragarria da", dio argazkiaren egileak.