Udaletxean ikurrinik ez Aberri Egunean

Erabiltzailearen aurpegia
Udaletxearen fatxada atzo arratsaldean.

Herritar batek argazkia eta kexua helarazi dizkio Uztarriari, ohi ez bezala, aurten udalak ez duelako ikurrina jarri udaletxeko balkoi nagusian.

"Aberri Eguna, eta ikurrinik ez udaletxeko balkoian. Oraintxe ateratako argazkia. Sei eta erdietan".

Azpeitiko hainbat leiho eta balkoitan ikurrinak jarri zituzten atzo herritarrek, Aberri Egunaren ospakizunarekin bat eginez, baina udaletxeko balkoi nagusian ez dute ikurrinik jarri aurten, eta hutsunea deigarri egin zaio hainbat herritarri. Horietako batek argazkia eta kexua helarazi dizkio Uztarriari, ohi ez bezala, aurten udalak ez duelako apaindu udaletxeko balkoi nagusia Euskal Herriko ikurrarekin Aberri Egunez.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide