Landetako biribilguneko semaforoa, urdinez margotuta

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko mar. 22a, 14:40

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkia da honakoa. Bertan, Landetako biribilguneko semaforo bat urdinez margotuta ageri da.

Azken egunetan Landetatik igaro diren zenbait herritar ohartuko ziren moduan, hango biribilguneko semaforo bat urdinez margotuta agertu da. Handik autoz pasatu den herritar batek bidalitako argazkia da honakoa, eta bertan ikus daitekeen moduan, kiroldegiko alboko semaforoaren behealdeko argiak dira urdinez margotuta daudenak.