"Guk ez, baina Udaltzaingoak bai"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko urt. 11a, 11:52

Herritar batek honako kexa eta autokritika hau bidali du Uztarria.eus-era, gaur goizean jazotako gertakari baten harira.

Herritar batek autokritika eta kexa, biak batera bidali ditu Uztarria.eus-era. Izan ere, hark azaldu duenez, gaur goizean karga-deskarga eremu batean aparkatu du autoa bost minuturako izango zelakoan, baina banketxeko kudeaketa luzatu eta ordu erdiz izan du han; eta isuna jarri dio Udaltzaingoak. "Badakit gaizki utzi dudala autoa, eta horregatik, berehala joan naiz isuna ordaintzera. Nire harridurarako, ordea, Udaltzaingoaren autoak Olazko Andre Mariaren plazatxoan ordubetetik gora zeraman. Guk ez, baina hauek bai? Udaltzaingoak nahi duen tokian utz dezake autoa...".