Ibaia "zabortegi" bilakatu delako, kexu

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko urt. 6a, 11:20

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honakoak. Bertan, Urola ibaiaren zati bat ageri da, Danona parean, zaborrez josita. Herritarra kexu agertu da horregatik, eta ibai garbitzaileak izatearen beharra azpimarratu du.

"Danonako industrialdea pasatu eta Lasaora iritsi aurretik, bidegorritik zerrikeria ikus dezakegu ibaira begiratuz gero. Bi asteko tartearekin ateratako argazkiak dira; nabarmena da inor ez dela konturatu hori hor dagoenik, edo inori ez zaiola ezer axola. Ez dakit Azpeitiko edo Zestoako lurrak diren, ez dakit udalen ardura den, Gipuzkoako Foru Aldundiarena edo Eusko Jaurlaritzarena; berdin zait, baina dagokionak zerbait egin eta ardura hartu dezala, gizarte bezala hartzen ez dugunez.

Ibaia zabortegitzat daukagu, eta dena zikintzen ari garenez, gure herrietan kale garbitzaileak ditugun bezala ez legoke gaizki ibai garbitzaile batzuk edukitzea ere".