Txakur kaka ateraino

Erabiltzailearen aurpegia

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkia da honakoa. Bertan, txakur kakaz beterik ageri da etxebizitza baten ataria.

Loiolako Inazio Hiribideko etxebizitza atari bat txakur kakaz beterik agertu da gaur, eta herritar batek argazkia bidali du Uztarriara. Bertan, espaloitik portalera igarotzeko malda ageri da, eta txakur kakak malda osoan zabalduta daudela ikus daiteke. Uztarriako erabiltzailea kexu agertu da atarian ikusitakoarekin.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide