Habia, ezohiko lekuan

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2021ko abu. 16a, 12:08

Zabaletxeko biribilgunearen ondoko farol batean egin dute habia liztorrek, eta herritar batek bidali ditu argazkiak Uztarriaren erredakziora.

Herritar batek bidalitako argazkiak dira honako hauek. GI-2634 errepidean, Zabaletxeko biribilgunearen ondoan, liztor habia bat dago kale argi batetik zintzilik. Habiak edozein lekutan egiten dituztela agerikoa da, baina ezohiko lekuan egin dute oraingoan, dudarik gabe.