Santutxo auzoko ermita, zikinduta

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2021ko eka. 7a, 09:15

Herritar batek salatu duenez, atzo zabor ugarirekin egin zuen topo Santutxo auzoko ermita parean.

Uztarriako erabiltzaile batek atzo, igandea, bidalitako argazkia da honako hau. Irudian, Santutxo auzoko ermita ingurua agertzen da, plastikozko zein kristalezko botilaz eta basoz eta bestelako zaborrez beteta. Herritarra kexu agertu da han aurkitu zuen zikinkeria dela eta.