Sekulako zikinkeria, Ikasberri ikastolaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2021ko mai. 9a, 12:33

Herritar batek salatu duenez, gaur goizean hondakin ugarirekin egin du topo Izarraizko Atea parkean.

Herritar batek gaur goizean Ikasberri ikastolaren inguruan hartu dituen irudiak dira honako hauek. Argazkietan ikus daitekeenez, Izarraizko Atea parkean edanean aritu da jendea, eta ondoren, belardian botata utzi dituzte hondakinak. Herritarra kexu agertu da gaur goizean aurkitu duen zikinkeria dela eta.