Hudoa bidegorrian

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2021ko api. 19a, 15:51

Argazkiko animaliarekin topo egin du herritar batek gaur goizean Loiola eta Azkoitia arteko bidegorri zatian, Berrosueta parean. "Ez dakit zer den... baina lasai asko zebilen", zioen herritar horrek, argazkiekin batera Uztarriara bidali duen mezuan.

Goizean bidegorrian zebilena hudoa edo huroia (Mustela putorius furo) dela azaldu dio aditu batek Uztarriari. Hezitako hudoak untxiak-eta ehizatzeko erabili izan dira, baina ezin jakin bidegorrian agertu denaren nondik-norakoak.