Aterpe falta dela eta, kexa

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2021ko api. 11a, 15:54

Herritar bat kexu agertu da Alberdi Eneako etxeen ondoan eremu bat aterperik gabe utzi dutelako.

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Herritarrak azaldu duenez, Alberdi Enean etxe berriak egin dituzte, eta ondoan dauden lehengo etxe zaharrei aterpea luzatu diete, baina tartean gelditzen den eremu horretan ez dute aterperik eraiki. "Nola liteke?", dio herritarrak. "Ez hanka, ez buru eta ez aterpe", erantsi du kexu agertu den pertsonak.