Bidegorri bazterrak "zakarrez josita"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2021ko mar. 25a, 17:15

Sanjuandegi auzoaren atzekaldeko bidegorri bazterretan pilatutako zaborraz kexu idatzi du erabiltzaile batek Uztarriara. Hain zuzen ere, Loiola eta Garmendi lotzen dituen bidegorria, "zubi azpitik hasi eta Euskalerria parera arte, lotsagarri eta zakarrez josita" dagoela nabarmendu du, eta hainbat argazki bidali ditu bidegorri bazterren egoeraren erakusle; horietako bat da hau.

Aurreko astean inguru horretan "arkume buru bat ere" ikusi zuela dio herritar horrek, "eta txakur kakak noiznahi".