Belatza usoa atxikita, Enparan kalean

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2021ko ots. 18a, 16:19

Herritar batek atzo hartutako irudi bitxi bezain ikusgarriak zabaldu dira sarean, eta Uztarriaren erredakziora ere iritsi dira.

Hegazti harrapakariak gure zeruetan maiz ikusten dira, baina ez da hain ohikoa horiek egun argitan kaleraino jaistea. Atzo, ordea, belatz gorri gazte bat ehizean aritu zen Enparan kalean, eta herritar batek bideoan jasotako irudi hauek dira horren lekuko.

Uso bat atxiki zuen belatzak lurrean, hara eta hona ere ibili zuen usoa kalean zehar, baina harrapakina bertan utzita alde egin zuen, azkenean.