Azpeitia eta Azkoitia arteko mugako hesia, botata

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2021ko ots. 6a, 11:27

Herritar batek bidali duen argazkian ikusten denez, Azpeitia eta Azkoitia arteko muga banatzen zuen bidegorriko hesia bota dute.

Duela egun batzuk herritar batek ohar bat bidali zuen Uztarriar.eus-era; izan ere, Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorriko mugan hesi bat jarri zuten, akats ortografikoekin. Orain, berriz, kartel hark ez dio inori begiko minik sortuko, herritar batek bidali duen argazkian ikusten den moduan, belarretara bota baitute bidegorrian bi herrien arteko muga banatzen zuen hesia.