Zaldi gorotzak bidegorrian

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2021ko urt. 27a, 15:53

Urrestillako bidegorrian, Arimar lantokiaren ondoko zubian, zaldi gorotzak pilatzen direlako eta "inork kentzen ez" dituelako kexu agertu da herritar bat. Haren arabera, "egunak" dira argazkian hondartuta ikus daitezkeen gorotzak bertan daudela, eta aurretik gehiagotan ere pilatu izan direla dio, leku berean.