Erreka bazterra zabortegi

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2021ko urt. 19a, 11:27

Aratzerreka errekaren penditz batean, denetariko hondakinak bota ditu norbaitek, eta hori salatu nahi izan du herritar batek.

Kontrolik gabe, behar ez den tokian eta moduan utzitako zaborraren kontuen beste adibide batekin egin du topo herritar batek, eta hori salatu nahi izan du Uztarriaren atal honetan.

Oraingo honetan, Aratzerreka errekaren bazter bat da norbaitek zabortegi bihurtu duena; Urrestilla eta Aratzerreka lotzen dituen bidean, Bikola eta Oielarre baserrien arteko zubiaren ondoko penditzean behera denetariko hondakin ugari bota du norbaitek. Argazkian hondakin horietako batzuk besterik ez dira ikusten, inguruko zuhaitz eta zarba artean erdi ezkutatuta zikinkeria gehiago ageri da barreiatuta.