"Telefono kableak lurrera botata daude. Zeinena da horiek bere tokian jartzearen ardura?"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko abe. 30a, 11:12

Herritar batek kexa azaldu du Loiolan, tren geltoki zaharraren eta Loiolatxo elkartearen ondoan, telefonoko kable batzuk lurrean, zintzilik eta botata daudelako, eta inor ez delako arduratzen horiek beren tokian jartzen. Ondorioz, telefono eta Internet seinalerik gabe daude Loiolako hainbat etxebizitzetan.

"Orain, dela pare bat hilabete-edo kamioi handi batek lurrera bota zituen telefonoaren kableak Loiolan, tren geltoki zaharraren eta Loiolatxo elkartean ondoan. Ordutik, Loiolako hainbat etxetan telefono fijorik gabe eta Internetik gabe gaude. Kableak soroan, erreka ondoan eta oinezkoen pasabidean lurrean eta zintzilik daudela kexatuz batera eta bestera jo dugu: telefono konpainiara, udaletxeko Hirigintza Sailera, kontsumitzaileen bulegora... Inork ez du hartzen, ordea, kable horiek behar den bezala jartzeko ardura", kexatu da Uztarriara herritarra, eta egoeraren berri adierazteko hainbat argazki bidali ditu.