Edukiontziak kafe potoz goraino

Erabiltzailearen aurpegia

Herritar batek bidalitako irudia da honako hau: kaleko bi edukiontzi –plastikoarena eta paperarena– kafe potoz goraino beteta ageri dira. Tabernetan nahiz kafetegietan eramateko kafea hartzeko aukera den honetan, asko dira horren aldeko hautua egin duten herritarrak. Dena den, irudian ikus daitekeenez, kaleko edukiontzi txikiak goraino bete dira egun gutxiren buruan. Argazkiaren egileak zehaztu duenez, baina, egoera ikusita, garbitzaileek aurrerantzean sarriago hustu beharko dituzte edukiontzi horiek.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide