Ikasberriko jolastokia, zikinduta

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko abu. 16a, 08:05

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko jolastokia "zikin-zikina" dagoela-eta kexa agertu du herritar batek. Hark hainbat irudi bidali du Uztarriara.

Herritar batek bidali ditu irudiok Uztarriaren erredakziora. Herritar horrek azaldu duenez, eta argazkietan ikus daitezkeenez, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko jolastokia "zikin-zikina" dago. Besteak beste, kristal zatiak ikus daitezke lurrean, eta jolastokiko hainbat elementu guztiz zikinduta ere bai.