Goena, "penagarri"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko eka. 10a, 10:20

Goenako aisialdirako gunea herritarren kezka eta salaketa iturri da berriz. Atzo bertan herritar batek helarazitako kexa argitaratu zuen Uztarriak, eta beste herritar batek argazki hau bidali zuen atzo iluntzean: Goenako mahaietako bat gain eta azpi plastiko botilaz eta zaborrez beteta. Argazkia atzo goizean ateratakoa dela dio kexa igorri duen erabiltzaileak, eta Goena "penagarri" ageri zela.