Takoloren irudiari loreak harrapatu dizkiotela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko mai. 19a, 11:39

Maiatzaren 14an euskal herritarrez osatutako espedizio bat Everestera iritsi ziren, eta talde horretan zen Joxe Urbieta Takolo azpeitiarra. Egun hori ospatzearren, Xoxotera bidean dagoen Takoloren omenezko irudian Edewis edo elurretako loreak jarri zituzten haren gertukoek, makilan kateatuta. Atzo, astelehena, ohartu ziren loreak falta zitzaizkiola estatuari, norbaitek ostu zituela. "Zer izen jarri behar diogu hori egin duenari?", galdetu du argazki hauek Uztarriara bidali dituen herritarrak. "Loreekin edo gabe, azpeitiarrok gogoan zaitugu. Aupa Takolo!", erantsi du. Horren harira, zehaztapen bat ere egin nahi izan du herritarrak: "Loreak ez ziren Pirinioetako zelaietan hartutakoak, gure etxeetan hazitakoak baizik".