Tunel azpiko artelana, "kakaztuta"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2020ko mai. 17a, 12:03

Herritar batek Loiolako bidegorrian, Garmendi auzoaren parean hartutako irudia da honakoa. Hark adierazi duenez, bertan zegoen artelana hondatu du norbaitek. Honako mezua bidali dio Uztarriari: "Garmendi inguruko bidegorriko tunelaren azpian margolan atsegingarri batzuk daude, oso aspaldikoak ez direnak. Bada, Azkoitiko eta Azpeitiko bazter guztiak kakazten ari den hori ez dirudi arte zalea denik; badirudi lehendik ez dituela nahiko bazter zikindu, eta oraingoan artelan bat profanatzea bururatu zaio. Badakigu behintzat artista ez dela..."