Txakur kakak direla eta, kexa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 11a, 11:23
Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkia da honakoa. Hark salatu duenez, \"betiko gaia\" da mahai gainean jartzen duena, baina Julian Elorzako atarian txakur kaka ikusi du, eta bere haserrea azaldu du horregatik. Bide batez, Udalari kritika egin dio, \"ez duelako neurririk hartzen\" egoeraren aurrean. \"Lotsagarria da\", azaldu du herritarrak.