"Igerilekuan euskal kultura lepo"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2019ko abu. 10a, 11:36

"Igerilekuan euskal kultura lepo", dio ironiaz Uztarriara argazki honekin batera mezua bidali duen herritarrak, hara doan bakoitzean "apalategi hori ikusteaz nazkatuta" dagoela gaineratuta. Haren arabera, argazkian ikusten dena da igerilekuko erabiltzaileen eskura jartzen duten egunkarien eta aldizkarien ohiko eskaintza; bertan jartzen dituzten argitalpen ia guztiak izaten dira gaztelaniazkoak, eta euskarazko prentsarik ez da apenas ageri (abuztuko Uztarria aldizkaria da bakarra, bidali duen argazkian).