Gaurko paseoan...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Herritarren leihotxoa | Gizartea
2019ko urr. 6a, 13:32

Ez da kasualitatea: bi herritarrek kexa bera bidali dute gaur, igandea, Uztarriara. Izarraizko Atea parkean ebakitako zuhaitz bat agertu da eserleku batean, eta gainera, hondakin ugari ikus zitezkeen parkean. Hala idatzi du Uztarriren erabiltzaileetako batek: "Goizean Izarraizko Atea parkean paseoan nenbilela ikusi dut ebakitako zuhaixka parkeko eserleku batean utzita. Zuhaitza hautsita egoteaz gain, zikinkeria pila bat zegoen parkean, eta plastikoak jasotzen aritu naiz". Beste erabiltzaileak, irudi berdinaz baliatuta, honako hau azaldu du: "Pena da herrian ditugun inguru ederrak ez zaintzea".

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu