Belar bolak maldan behera bota dizkietela salatu du baserritar batek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Herritarren leihotxoa | Gizartea
2019ko uzt. 22a, 15:48

Izarraitz auzoko baserritar batek salatu du zelaian zituzten belar boletako bi maldan behera bota dizkiotela. Gaur, astelehena, bidali ditu herritar horrek argazkiak Uztarriaren erredakziora, eta hark azaldu duenez, asteburuan egindako belar boletako bi Arana Goikoa atzeko zelaian behera botata aurkitu dituzte; are gehiago, itxitura ere puskatuta agertu zaiela salatu du. Hark salatu duenez, belar bolek duten pisuarekin "oso zaila" da beren kabuz zelaian behera joan izana. Goiko argazkian, bi belar bola zelaian behera erorita; behekoan, berriz, zelaiaren goiko aldean dituzten gainerako belar bolak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu