Saninazioak antolatzeko lehen bilera deitu du Haujijijaik asteazkenerako

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2022ko mai. 9a, 09:14

Ohiturari jarraituta, asteazkenerako jarri du Haujijijai batzordeak hitzordua, 21:00etan, plazan.

Haujijijai batzordeari iritsi zaio martxan hasteko ordua. Sanjuandegiko festen atzera kontaketa hasi da, eta saninazioak antolatzea tokatzen da orain. Aurreko urtean ekintzak egiten utzi ez ziguten arren, aurten, betiko gogoarekin eta indarrarekin dator Haujijijai, bazterrak astintzeko prest.

Hori horrela izanik, ohiturari jarraituz, asteazkenerako jarri dugu lehen bilera irekia egiteko hitzordua. Plazan izango da bilkura, 21:00etan.