2019ko santioak eta saninazioak

Marea Arroxa antolatzeko bilera irekia izango da gaur plazan

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2019ko uzt. 17a, 14:25

Marea Arroxa antolatzeko bilera izango da gaur, 21:00etan, plazako kioskoan. Bilera irekia izango da eta Haujijijai batzordeak bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Uztaila aurrera doa, eta saninazioak hasteko bi aste besterik ez dira falta; hori dela eta, Haujijijai batzordeak Marea Arroxa antolatzeko beste bilera bat antolatu du gaurko, asteazkena. Plazako kioskoan jarri dute hitzordua, 21:00etan, eta edozein herritarrek parte hartu ahal izango du bertan. Aurten, gainera, Marea Arroxaren hamargarren urteurrena izango da, eta urtemuga berezi honetan, festa batzordeak jaiak antolatzeko bileretan parte hartzeko deia egin die herritarrei.