2019ko santioak eta saninazioak

Marea Arroxa antolatzeko hirugarren bilera egingo du gaur Haujijijai batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2019ko uzt. 2a, 15:30

Marea Arroxa antolatzeko hirugarren bilera egingo dute gaur, 21:00etan, plazako kioskoan. Herritarrei bileran parte hartzeko deia egin die Haujijijai batzordeak.

Haujijijai batzordea San Inazio jaietako Marea Arroxaren antolaketa lanetan murgilduta dago, eta gaur, asteartea, egingo dute hirugarren bilera. Plazako kioskoan elkartuko dira, 21:00etan, eta edozein herritarrek izango du bertaratzeko aukera. Aurten, gainera, hamar urte bete dira Marea Arroxa lehen aldiz egin zutenetik, eta urtemuga berezia izango da Haujijijai batzordearentzat. Aurten ere beharrezkoa izango da herritarren laguntza festak aurrera ateratzeko, eta herritarrei bileran parte hartzeko deia egiten die batzordeak.