2019ko santioak eta saninazioak

Marea Arroxa antolatzeko bigarren bilera izango da gaur plazan

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2019ko eka. 26a, 11:30

Gaur, asteazkena, Marea Arroxa antolatzeko bigarren bilera irekia egingo du Haujijijai festa batzordeak, 21:00etan, plazako kioskoan. Herritar oro dago gaurko bileran parte hartzera gonbidatuta.

Sanjuandegiko festak amaituta eta Urrestillako sanjuanak bukatzear diren honetan, Haujijijai batzordeak Marea Arroxa antolatzeari ekin dio buru-belarri; gaur, asteazkena, bigarren bilera irekia izango da plazako kioskoan, 21:00etan hasita. Aurten, gainera, hamar urte bete dira Marea Arroxa lehen aldiz egin zenetik, eta urtemuga berezia izango da Haujijijai batzordearentzat. Aurten ere beharrezkoa izango da herritarren laguntza festak aurrera ateratzeko, eta herritarrei bileran parte hartzeko deia egiten die batzordeak.