Saninazioak 2017

Asteazkenean hasiko da Marea Arroxa herri bazkarirako txartelak saltzen

Erabiltzailearen aurpegia

Haujijijaik asteazkenean, ostegunean eta ostiralean 17:00etatik 20:00etara jarriko du mahaitxoa, plazako arkupetan. Txartelez gain, Marea Arroxako kamisetak ere banatuko dira. 

Asteazkenean, uztailaren 26an, hasiko dira hilaren 30eko herri bazkarirako txartelak saltzen. Haujijijaik plazako arkupetan jarriko du mahaitxoa asteazkenean, ostegunean eta ostiralean 17:00etatik 20:00etara.  Txartelez gain, Marea Arroxako kamisetak ere banatuko dira. 

Boluntarioen izen-ematea

Herri bazkariaren atzean lan handia dago: sagardo botilak ireki, mahaiak jarri, bazkaria banatu, edaria banatu, zaborra sailkatu... Eta hori guztia egiteko norbanako asko behar dira. Gutxi batzuren eskuekin ez da posible horrelako bazkari bat antolatzea. Ezinbestekoa da boluntarioen laguntza. Hala, boluntario bezala esku bat botatzeko izena emateko aukera izango da bazkarirako txartelak erosteko mahaian. 

Bazkarirako ez ezik, bestelako lanetan laguntzeko ere eman daiteke izena, Bakailao Txapelketarako, adibidez. Beraz, Marea Arroxa handitzen laguntzeko prest bazaude, eman izena.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide