Astelehenean eta asteartean eman ahalko da Marea Arroxako Umeen Egunerako izena

Erabiltzailearen aurpegia

Joan den ikasturtean HH4 eta HH5, nahiz LH egin duten haurrek 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara eman ahalko dute izena, plazako arkupetan. DBH1 eta DBH2 egin duten gaztetxoekin, berriz, batzar irekia egingo da plazako arkupetan, astelehenean, 19:00etan hasita. Uztailaren 23an izango da Umeen Eguna eta begirale aritu nahi dutenekin ere batzarra egingo da, hilaren 20an.

Badator Marea Arroxaren olatua, eta uztailaren 23an izango da haur eta gaztetxoei zuzendutako eguna. Ume Egunean parte hartzeko, joan den ikasturtean HH4 eta HH5, nahiz LH egin duten haurrek astelehenean eta asteartean eman ahalko dute izena plazako arkupetan, 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara. 4 euro ordaindu beharko da izen-ematea. 

Bestalde, uztailaren 17an, astelehena, joan den ikasturtean DBH1 eta DBH2 egin duten gaztetxoekin batzar irekia egingo da plazako arkupetan, 19:00etan hasita. Bertan, gaztetxoekin erabakiko eta antolatuko dira Umeen Eguneko ekintzak.

Hau guztia posible egiteko, beharrezkoa da guztion laguntza. Beraz, Ume Egunean begirale aritu nahi dutenekin batzarra hilaren 20an egingo da plazako arkupetan, 18:30ean hasita. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide