Eraso sexisten aurrean erantzuteko protokoloa azaltzeko saioa izango da bihar, uztailak 22, Baigeran. 18:00etan hasiko da saioa, eta eraso sexistez hausnartzeaz gain, txosnagunean halakorik gertatzekotan jarraitu beharreko pausoak azalduko dira bertan. Txosnetan boluntario lanetan arituko diren norbanako guztiak biharko batzarrera joatea komeni da.