Gaur amaituko da Ume Egunerako izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2016ko uzt. 18a, 11:23
Iazko Ume Eguneko irudia.

2004tik 2012ra bitartean (bi urteak barne) jaiotako haur eta gaztetxoek eman beharko dute izena. 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egongo da izena emateko mahaia plazan. 

Uztailaren 24an izango da aurtengo Ume Eguna, eta gaur, uztailak 18, izango da izena emateko azken eguna. 2004tik 2012ra bitartean (bi urteak barne) jaiotako haur eta gaztetxoek eman beharko dute izena Haujijijaik plazan jarriko duen mahaian, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Izena emateko mahaian egongo dira Ume Egunean parte hartzeko bete beharreko orriak. Argazki bat eramatea eskertuko da, eta izen ematea 4 euro ordaindu beharko da umeko, kamiseta eta bazkariaren gastuak ordaintzeko. Haurrek kamisetak aurrerago jasoko dituzte, ez izena ematerakoan.  

Ume eguneko egitaraua: 

14:00etan elkartu eta bazkaldu:

  • 2012an, 2011an eta 2010an jaiotakoak plazan (Lokotx taberna inguruan)
  • 2009an, 2008an, 2007an, 2006an, 2005ean eta 2004an jaiotakoak azoka plaza atzean.

Ondoren, jolasak, kalejira eta merienda izango dira. 17:30ean gurasoek haurrak jasotzera joan beharko dute plazara. Bestalde, arropa hautatzerakoan gogoratu umeak zikindu eta busti egingo direla.

Haujijijaik asko eskertuko du gurasoen laguntza egunean bertan.