Saninazioak 2016

"Marea Arroxaren indarraz, denak etxera" eguna izango da uztailaren 23an

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2016ko uzt. 15a, 15:18

19:30ean euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko manifestazioa izango da plazatik abiatuta. Ondoren, luntxa egongo da plazan. 

Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxean nahi ditugula aldarrikatzeko, "Marea Arroxaren indarraz, denak etxera" eguna ospatuko da Azpeitian, uztailaren 23an, zapatua. Egun, bost azpeitiar preso daude etxera itzuli ezinda, Josu Urbieta Pow, Joseba Segurola Xegu eta Gotzon Aranburu, Espainiako zein Frantziako espetxeetan sakabanatuta. Etxarte eta Pakea, aldiz, Kuba eta Venezuelan. Bost azpeitiar horiek herrian egoteko garaia dela uste dugu Haujijijai festa batzordean, eta ozen adierazi nahi dugu gurekin festak ospatzen nahi ditugula. Espetxeak husteko garaia da, ezin delako benetako konponbiderik egon herritarrak herrian falta bazaizkigu.

Ondorengo ekimenak antolatu ditugu uztailaren 23rako: 19:30ean manifestazioa izango da plazatik abiatuta, "Marea Arroxaren indarraz, denak etxera!" lelopean. Manifestazioaren amaitu ostean, luntxa egongo da plazan.

Bestalde, abuztuak 1ean, 10:00etan Etxerat Presoen Senideen Ekarteak Loiolan antolatu duen elkarretaratzeari gure babesa adierazi nahi diogu. Azpeitiko herritar guztiok, gazte zein heldu, gonbidatu nahi zaituztegu euskal preso, iheslari eta deportatuen alde antolatutako ekimenetan parte hartzera, hurrengo urtean denak etxean izan daitezen.