Saninazioak 2015

Herri bazkarirako txartelak salgai egongo dira gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2015ko uzt. 27a, 12:23

Gaur eta bihar, 18:00etatik 20:00etara eskuratu ahal izango dira, plazako arkupeetan jarritako mahaian. Guztira, 12 euro ordaindu beharko dira, bazkarirako txartela eta Marea Arroxaren kamixeta.

Gaur, astelehena, eta bihar, egongo dira salgai herri bazkarirako txartelak. Plazako arkupeetan jarriko dugun mahaian egongo dira eskuragai, 18:00etatik 20:00tara. Bazkarirako txartela eta Marea Arroxaren kamixeta 12 euro izango dira. Kamixeta soilik nahi duenak, aldiz, zortzi euro ordaindu beharko ditu. Umeen kamixetak ere salgai egongo dira, hiru eurotan.  

Herri bazkarirako txartelak ez ezik, boluntario gisa hainbat lan egiteko izena emateko aukera ere izango da: herri bazkariko mahaik jartzen, jasotzen, sagardo botilak irekitzen... Ahazten zaizkigun gauza txikiak badira ere, egin beharrekoak dira eta guztion artean egiten baditugu bakarrik aterako dira festak aurrera. Horregatik gogoratu nahi dugu, festa hauek posible badira, auzolanean egindakoak direlako dela. Beraz, ATEA ZANK HIRE ALDE ROXA HORI!