Badator Marea Arroxa! Badator Ume Eguna!

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2015ko uzt. 7a, 13:23
Aurten ere Marea Arroxa erraldoi bat dator gure herrira saninaziyuek direla eta. Haur eta gaztetxoek ere izango duzue Marea Arroxa honen parte izateko aukera, Ume Egunean. \ \ Azken urteetan bezala, umeen bazkaria egingo da uztailaren 26an eta ondoren jolasak egongo dira. Baina horretarako izena ematea beharrezkoa da, ondorengo egunetan Sanagustinpeko arkupeetan: \ \ -Uztailak 10: 18:00etatik 20:00etara. \ -Uztailak 11: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara \ -Uztailak 15: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara \ \ 2005etik 2011ra bitartean jaiotako haurrek, bi urteak barne, hiru egun horietan eman beharko duzue izena plazan egongo den mahaian. Bertan egongo dira bete beharreko fitxak. Argazki bat ekartzea eskertuko da izena emateko eta 4 euro ordaindu beharko dira umeko, kamixeta eta bazkariaren gastuak ordaintzeko. \ \ 2001, 2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiotako gaztetxoek, berriz, ez duzue izena eman beharko. Uztailaren 14an, asteartea, Sanagustinpeko arkupeetan batzar zabal bat egingo da zuekin 18:30ean, merienda batekin lagunduta; bertan erabakiko duzue zer egingo duzuen egun horretan. \ \ UME EGUNEKO EGITARAUA \ \ 14:00Etan elkartzea eta bazkaria: \ \ - 2011, 2010 eta 2009an jaiotakoak plazan (Lokotx tabernaren inguruan) \ \ - 2008, 2007, 2006 eta 2005ean jaiotakoak Berdura plazaren atzean. \ \ Ondoren jolasak egingo dira, kalejira, merienda eta, 17:30ean, gurasoek haurrak jasotzera etorri beharko dute, plazara. \ \ Besteik gabe, animau herriko festan parte izetea!