Sanjoan bezperari itzala eginez

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2012ko eka. 22a, 16:54

HaujijiJAI batzordeak Udalak beste eragileekin batera ekainaren 23rako, zapatua, antolatu duen ekimenaren inguruko iritzia plazaratu nahi du.

Batzordearen helburu nagusien artean dago auzo txikietako festak indartzea eta, beraz, hori du ardatz. Horrenbestez, uste dugu, sanjoanetan plazan egingo den ekimenarekin Urrestillako festetako egun garrantzitsuenetakoari, sanjoan bezperari, itzala egiten zaiola.

Horren aurrean, ekimenaren antolatzaileak zapaturako antolatutako sanjoan suaren inguruan hausnartzera eta hausnarketa gurekin elkarbanatzera gonbidatzen ditugu.