Haritz Saez

 

Erronka

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haritz Saez | 2015-12-15 : 12:41 | Iritzia

Azpeitiarrok baduzue erronkazale fama. Fama eta izana, esango nuke nik. Azketa-Erlo erronkak sortu duen zurrunbiloa ikusi besterik ez dago, hori baieztatzeko. Hamar minutuko saio baterako Euskal Herri erdia mugiarazteko gai den artista batek du horren ardura nagusia kasu honetan. Berak parte hartu ez, baina bere bueltan jende multzo handia dantzan jartzeko gaitasunaren jabe baitugu Txetxu Urbieta, Uztarriako kolaboratzailea eta Euskadi Irratiko kazetaria.

Deia

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haritz Saez | 2015-11-02 : 09:07 | Iritzia

Internetak gain hartu gaituen garai hauetan, telefono deirik apenas egiten dugu eta jasotzen dugunean, normalean, telefono konpainia bateko dei luze eta aspergarria izan ohi da. Whatsapak bai, ehundaka. Hala ere, badira noizean behin jasotzen ditugun dei oso berezi eta pozgarriak. 

Dena ez da berdin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haritz Saez | 2015-07-16 : 10:13 | Iritzia

Herritik kanpo, egun, aste nahiz hilabete batzuk pasatzen ditugun bitartean, herrian aldaketa asko izango dela uste dugu. Baina, normalki, ez da nobedade handirik izaten.

Oporrak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haritz Saez | 2015-06-17 : 10:28 | Iritzia

Iritsi da ekaina, ate joka dugu uda, eguraldi ona, egun luzeak eta gau motzak eta, nola ez, umeek eta, batez ere, eskola umeek hain gustuko dituzten oporrak!

Herriartekoa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haritz Saez | 2015-05-28 : 10:15 | Kirolak

Azpeitia herri handia izaki, kirol ezberdin asko egiteko aukera zabala izateaz gain, bakarka zein taldeka, kirol talde ugari daude Euskal Herrian barrena aritzen direnak. Talde batzuk, gainera, Euskal Herritik kanpo ere dohainak erakusteko trebezia badute, ez nola nahikoa, gainera. Talde horien izenak ez ditut aipatuko, bakarren bat ez ahaztearren, bederen. Baina bai azpimarratu, ohikoena kirol taldearen izenean parte hartzea dela.

Amona

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haritz Saez | 2015-04-21 : 09:51 | Iritzia

Zuetako askorentzat amama dena, niretzat amona da. Biak edukitakoa naiz, baina amona amona, amona Dolox izan dut, bere moño eta guzti. Biloba zaharrena  izanda, ni izan naiz bere kuttunena eta bera nire AMONA, letra larriz.

Bizitzaren paradoxak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Haritz Saez | 2015-03-31 : 10:34 | Iritzia

Badira hiru urte Amezketatik, nire sorterritik, Azpeitira etorri nintzenela. Arrazoia: nire alaba bertan bizi izatea eta berarekin harreman estu eta natural baten beharra sentitzea.