Nire leihotik

Mugekin amesten

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Salegi 2022ko abe. 9a, 08:31
(Argazkia: Haizea Salegi)

Haizea Salegik 2022ko azaroko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da hau.

Izango banitu eta izango banintz,
zeinen erraz amesten dugun
ezinezkoa zaigun horrekin.
Ez daukaguna nahi,
dugunarekin konformatzea
lan zail.

Hankak lurrean ditugu, bai,
baina gora begiratzen dugunean,
buruak ez du mugarik zeru zabalean.
Noraino dugu posible
gure irudimena luzatzea?

Horregatik amesten dut nik,
ezinezkoak zaizkidan nahiekin,
badakidalako egunen batean,
burutazio horiek guztiak
haizeak eramango lituzkeela,
izango banitu hegoak
eta izango banintz txori.