Nire leihotik

Indarra eta kemena

Erabiltzailearen aurpegia Haizea Salegi 2021ko mar. 30a, 08:38

Haizea Salegik 2021eko martxoko Uztarria aldizkarian Nire leihotik atalerako egindako ekarpena da honako hau.

Guztiok goaz bizitzaren ibilbidean trenak trenbidea egiten duen moduan. Bide zurrun batetik goaz pausoka, bertan isurtzen goazen malko tantek zapaltzen goazen bidea dutelarik osatzen atzekoz aurre. Amaiera urrun ikusten dugu, baina edozein unetan gertu senti dezakegu, beldurra nagusitzen zaigula gure barnean. Bidea zurruna izanagatik, askotan ezezaguna zaigun bide berri batera salto egiten dugu; bide berri horretan, malgutasuna bihurtzen da bidaiakide berri ezinbestean, eta gure ohiko trenbidetik at galtzen gara bazterrean.

Ibilbide berri bat osatzeak bere erronka dakar, eta horretarako, indarra eta kemena ditut lagun, zeruan izar. Horiek irakatsi didate ez dela helmuga ibilbide berriaren gako, baizik eta bide berri hori osatzeko eraiki dudan trenbidea.